XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zein da parabola honen esanahia?.

- Entzun ereilearen parabolea: Erreinuko hitza entzun bai, eta ulertzen ez dauanari, Gaiztoak, etorrita, kendu egiten deutso bihotzean ereindakoa; hori da bide bazterrean ereindakoa.

Lur harritsuan ereindakoa, hitza entzuten dauana da: lehenengoan pozik hartzen dau; baina susterrik ez dauko bere barruan, ezta iraupenik ere; eta hitz hori dala-ta erasoa eta nekea sortu orduko, behingoan hutsegiten dau.

Arantz artean ereindakoa, hitza entzuten dauana da; baina munduko grinek eta aberastasunen lilurek hitza ito egiten dabe, eta fruturik emon barik gelditzen da.

Lur onean ereindakoa, barriz, hitza entzun eta ulertzen dauana da.

Harek bai emoten dauala frutua: honek bateko ehun, harek hirurogei, besteak hogeitamar ().

Ereilearen parabola honetan, Jesusek Jainko Erreinuaren jarrerak onartzera bultzatzen gaitu, geure bizitzetan haziazotera eta besteakan indartzera.

Frutua emotera dei egiten deusku Jesusek.

Jesusen Mezuari edo Berbeari bihotza edegi behar deutsagu; berak erakusten deusku, apurka apurka, zelan bizi behar dogun geure barruagaz bakean eta besteekin alkar-bizitza gozoan; berak agertzen deusku zelan lortuko dogun persona onen, alkar ulertzen badenen, bihotz tolesgabeen, bakeegileen, zuzentasunaren eta egiaren alde jokatzen dabenen... zoriona.

Gordailu hori aurkitu egin behar da, bizitza bizitzeko era barri hori aurkitu!.

Bihotzean onartu eta frutua emon!.

- Umearen Liburuko 59. orrialdean daukaguz testu honeek.

Ondo hausnartuz irakurri behar dira, patxadaz eta nasai.

Gero, danon artean komentau, ilun gelditu diran alderdiak argituz.

Alkarrizketak guztiei bere eretxia agertzen lagundu behar deutse; holan bakotxaren eretxiagaz guztiak aberasten dirala.